Kontsumo Taldearen hurrengo banaketa (hilaren 27koa) Ergoiengo baratzean egingo da. Taldeko kide ez direnak ere gonbidatu dituzte
Arraztaloren postu bat xanistebanetan
Arraztalo elkarteak jakinarazi duenez, Kontsumo Taldearen hurrengo banaketa (hilaren 27koa) Ergoiengo baratzean egingo da. Taldeko kide ez direnak ere gonbidatu dituzte, horrela proiektuaren berri zein baratzetako martxa zuzenean ezagutu ahal izateko.
Hilaren 27ko banaketa ohiko orduan izango da 18:00etan eta arrautzak ere bertan banatuko dituzte. Barazkiak jasota, langileek baratzaren antolaketa azalduko dute, abuztuan taldekideak joaten direnean zer bildu jakiteko.
Ergoiengo baratza Tolare jatetxearen pareko aparkalekuaren ondoan dago.