Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Piraguek badute dagoeneko aterpea

Donibaneko kiroldegi berrian piraguentzako gordelekua jarri dute bazkideentzako nahiz beste erabiltzaileentzat; jendearen interesa handia zela bazekiten, baina aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.

eihartze aramendia
Oarsoaldea
2015/07/24
Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa (moldatua)

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa (moldatua)

Ez dira edozein txokotan erraz sartzen diren horietakoak, euren espazioa behar dute eta behar direnerako hartzeko erraza izatea komeni da. Piragua zaleak asko dira Oarsoaldean, are gehiago Pasaian, eta hemendik aurrera errazago izango dute euren kirola praktikatzeko Donibaneko kiroldegi berrian jarri duten piraguentzako gordelekuari esker. «Kirol gune hau egin zenean piraguen gordelekua jartzeko aukera ikusi genuen. Erabiltzaileek eurek ere aipatu digute oso aukera ona dela, beraiek Hondarribian, Donostian edo bakoitzak bere garajeetan edukitzen zituzten piraguak. Hortaz, beti autoa hartu behar izaten zuten», azaldu du Jesus Pino piraguen gordelekuko arduradunak. Gordelekua uretik hogei metrora dago, eta piragua zaleek tresnak hartu eta berehala uretaratzeko aukera dute. «Hemen ondo kokatuta daude piraguak, bakoitzak bere tokia du; izan ere, toki batzuetan bat bestearen gainean pilatuta egoten dira», Pinok esan duenez. Guztira 40 leku daude eta soilik bost daude libre, hilabete batean 35 erabiltzailek eman dute izena: «Jendea interesatuta zegoela bagenekien, baina ez hainbeste, gure aurreikuspenak gainditu egin dira». Leku guztiak betez gero, itxaron zerrenda bat jarriko dute, eta aurrerago gordelekuaren espazioa zabaldu ote daitekeen aztertuko dute. Zerbitzu hau erabiltzeko izatea nahi du Pasaiako Udaleko Kirol Sailak: «Ez dugu garaje moduan erabiltzerik nahi». Eta hori txartelaren bidez kontrolatuko dute. Izan ere, erabiltzaile bakoitzak txartel elektroniko bat izango du gordelekura sartzeko. «Txartelen bidez ikusiko dugu jendearen mugimendua eta piragua bertatik ateratzen ez duen baten bat baldin badago, hurrengo urtean ezin izango du berritu», Jesus Pinok adierazi duenez. Bazkideek beste hainbat zerbitzuez gozatzeko aukera izango dute. Momentuz aldagelak erabili ahal izango dituzte, eta udan egingo diren egokitzapenak eta gero, gimnasioa eta eremu termo-ludikoa erabiltzeko moduan izango dira. «Gauza batekin, gainera, harritu egin gara. Pentsatzen genuen jendeak piragua txikiak izango zituela, baina gehienek piragua luzeak dituzte, zeharkaldiak-eta egiteko erabiltzen diren horietakoak», esan du Pinok. Alokairu zerbitzua Momentuz, piraguen alokairu  zerbitzua geldirik badago ere, «berehala» martxan jartzeko asmoa dute: «Oporraldia dela eta, guk ezin dugu zerbitzu hau kudeatu. Hortaz, pertsona batekin hitz egin behar dugu eta berari deituta aldez aurretik hitzordua jarri, berarekin gelditu eta piraguak alokatu ahal izango dira». Irailetik aurrera kiroldegitik bertatik kudeatuko dute zerbitzua. Lau piragua bikoitz eta indibidual bat alokatzeko aukera dago: «Piraguak alokatuko dituzten erabiltzaileak normalean piraguan ibiltzen ez direnak izango direla pentsatzen dugu. Beraz, oso seguruak dira, ezin dira hondoratu. Itxura desberdina dute, baina segurtasun kontuengatik da». Ordu eta erdiz alokatu ahal izango dira, denbora horretan badia guztiari buelta eman daitekeela kalkulatzen dute. Gordelekuan piragua gordetzeko eskaerak Donibaneko kiroldegian bertan egin daitezke, 943 34 53 71 telefono zenbakira deituta, edo kiroldegia@hotmail.com helbidera idatzita. Prezioak pasaia.net atarian kontsulta daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.