Sindikatuak salatu duenez, aste honetan ez diote porturatzen utzi 12.000 tona txatarra zekarren merkantzia ontziari
FCCren ontzia, porturatzean
Pasaiako portua eta bertako langileen interesen defentsan lan eraginkorra egin ezean beren karguei uko egiteko eskatu dio UGTk Portu Agintaritzari.
Sindikatuak salatu duenez, Pasaiako portuaren kaltetan eta Bilbokoaren mesedetan ari dira kudeatzen, arrazoi politikoak bultzatuta. UGTk ez du ulertzen zergatik ez dioten aste honetan porturatzen utzi Arcelor Mitalentzat 12.000 tona txatarra zekarren merkantzia ontziari, eta azalpena exijitu dute. UGTk nabarmendu duenez, Arcelor Mital da portuko bezero nagusienetakoa. Esan dutenez, urteko 2.500.000 tona txatar mugitzen ditu, trafiko osoaren %60.
UGTren arabera, kudeaketa “txar” honek, berehalako ondorioak izan beharko lituzke, “portuaren gainbehera” eragiten ari direlako.
Era berean, kanpo kaiaren proiektua zokoratu izana kritikatu du sindikatuak. Egungo instalakuntzak modu eraginkorragoan kudeatu, eta azpiegiturak hobetzearen alde agertu da UGT.