Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

«Gaiari buruz pentsatzeko beste espazio bat sortzea da gure nahia»

‘Pasaia Bitartean’ izenburua izango du Irati Gorostidi zuzentzen ari den lehen filmak

olatz mitxelena
Oarsoaldea
2015/07/27
IRATI_GOROSTIDIPasaiako hiri egiturari buruzko proiektua da Pasaia Bitartean. Zergatik Pasaia? Abiapuntua nire lankidearen ikasketen amaierako proiektua izan zen. Nire lankidea Jon Ander Agirre da. Bera arkitektoa da eta duela bi urte karrera amaierako proiekturako proposatu zuen Pasaiako hiri egiturari buruzko hausnarketa. Pasaia interesatzen zitzaion dauzkan berezitasunengatik; Pasaia portuaren inguruan sortu da eta industriaren ondoren hazi da gehienbat. Geografiak dauzkan berezitasunengatik, baldintzatuta hazi da hiria. Alde batetik, leku nahiko berezia da, baina, era berean, ohikoa, historia bera errepikatu delako beste industriagune askotan. Jon Ander Donostiakoa da, eta ni ere, baina biek dugu familia Pasaian, eta badago nolabaiteko interes pertsonal bat ere. Edonola ere, industriarekin oso azkar hazi diren hiriguneen bilakaera aztertu nahi genuen. Arkitektura, zinema eta saiakera uztartu dituzue proiektuan. Zergatik hiru hizkuntza zehatz horiek? Jon Anderren proiektuan denbora oso elementu inportantea zen. Berak pentsatu nahi zuen hirigintza prozesu bat bezala, eta denborarekin harremana duen zerbait bezala. Zinema niretzat beti izan da denboraren gaia jorratzeko oso tresna aproposa. Horregatik iruditu zitzaidan interesgarria zela zinema eta arkitektura lotzea. Bestalde, guretzat, ikerketa bat zen hau. Hausnarketa bat egin nahi genuen, eta ikus-entzunezko saiakera horretarako aproposa zela iruditzen zitzaigun. Guk, alde batetik, elementu oso paisajistikoak erabili nahi genituen, paisaia urbanoak landu zinearen bitartez, eta bestalde, gure hausnarketa hori nolabait filmean jaso. Hor sartu zen proiektuko hirugarren kidea, Ana Aitana Fernandez. Saiakera egitea erabaki genuenean berarekin elkarlanean hasi ginen, berak gidoia idatziko duelako. Hiruren artean joan gara proiektua lantzen, lanketa kontzeptuala, baita ekoizpen lana ere, nahiz eta hirurak diziplina desberdinetatik etorri. Zuen proiektuaren izenak badu izanetik asko. Zergatik Pasaia Bitartean? Izenburu hori arkitektura proiektuan sortu zen. Pasaiak  iradokitzen digun terminoa da. Portua duelako, bitartekari bihurtzen den lekua da Pasaia. Leku estrategikoan dago, mugatik oso gertu. Itsasoaren sarrera du, eta geografikoki eta beste  ikuspuntu askotatik zentzu hori iradokitzen zigun. Bestalde, interesatzen zitzaigun bitartean terminoa Pasaiak  gaur egun bizi duen egoera deskribatzeko. Impasse momentu bat, industriaren gainbeheraren eraginpean. Pasaia ez da lehen bezain indartsua, eta beste nolabaiteko zerbaiten zain dago. Ideia hori interesatzen zitzaigun, gehienbat ikuspuntu arkitektoniko horretatik, baina baita  ikuspuntu poetiko batetik ere.
«Industriarekin oso azkar hazi diren hiruguneen bilakaera aztertu nahi genuen» «‘Bitartean’ hitzak Pasaiak gaur egun bizi duen egoera deskribatzen du» «Filmaren proiekzioa zerbait handiagoa antolatzeko aitzakia gisa erabiliko dugu»
Arkitektura askotan pentsatzen da zerotik eraikitzea bezala, baina hirigintzan interesgarriagoa iruditzen zitzaion, batez ere, Jon Anderri, pentsatzea hiria eraldaketa etengabean dagoen zerbait bezala, dagoenaren eta egon litekeenaren bitarteko horretan, beti mugimenduan. Nahiko kontzeptu zabala da, askorako ematen du, eta horregatik gustatzen zaigu. Proiektua zein fasean dago orain? Bukatu dugu oraintxe errodajea eta postprodukzioaren fasean gaude. Ikuskatu dugu materiala eta muntaia hasi behar dugu. Lan handia izango da, hamasei ordu filmatu ditugulako, baina oso pozik gaude lortu dugun materialarekin. Orain erabaki asko hartu behar ditugu. Gidoia ez dago bukatua, eta irudi horiek landu nahi ditugu gidoia sortzeko. Oraindik erabaki asko hartzen ari gara pelikularen formatuaren eta bestelakoen gainean. Bestalde, hasi gara pentsatzen non nahi dugun erakutsi, tokiak bilatzen, eta formatu posibleak aztertzen. Grabazioa bukatu berri duzue. Pasaiako txoko askotan izan zarete grabatzen. Ahalik eta irekien izaten saiatu gara, eta leku ezberdinetan egoten, askotariko jendearekin hitz egiten. San Pedron bokalearen inguruan filmatu genuen gehienbat; Trintxerpen, Azkuenen egon gara. Asko interesatzen zaigu hango arkitektura, nola dauden etxeak mendian pilatuta; asko interesatzen zitzaigun ere etxe barruetan sartzea, eta lortu dugu, espazio publiko eta pribatuaren arteko nolabaiteko kontraste hori jaso nahi genuelako. Paisaia izan da erreferente bat, eta han joko asko dago, ikuspuntua erabat aldatzen delako goitik —Azkuenetik— hala behetik. Ziriza barruan ere grabatu dugu, eta Ziriza Etxean orain dagoen prozesu hiritarrarekin harreman zuzena izan dugu. Asko interesatzen zaizkigu horrelako iniziatibak eta proiektu honen bidez babestu eta lagundu nahi ditugu. Portu barruan ere grabatzeko aukera izan duzue. Portuko Agintaritzarekin izan gara, beraien ikuspuntua jakiteko. Artxibo fotografikoa ikusten utzi digute, eta oso baliagarria izan da. Beraien instalazioetan filmatzea asko interesatzen zitzaigun. Algeposako garabi batean igotzeko aukera ere izan genuen. Portuaren inguru hori oso fotogenikoa da. Eta Antxon, berriz, festetan. Interesgarria da ikustea nola transformatzen den horrelako leku bat festetan. Antxon, Molinao aldean ere egon gara ere, eta Luzuriaga barruan, Luzuriaga Martxan iniziatiban dabiltzan lagunekin, beren lana ahalik eta hoberen jasotzen. Kampsako skate parkean… Trenetan ere egon gara grabatzen. Asko interesatzen zitzaizkigun, bitarteko formal bezala, Pasaia gurutzatzen duten garraio diferenteak erabiltzea; trenaren leihoak, igogailuak Trintxerpen… Adonia bidaiari ontziaren sarrera ere grabatu genuen. Denboraren muga bageneukan, eta errodajea astebetekoa izan da, oso intentsiboa. Eta hurrengo urratsak? Gustatuko litzaiguke filma hemen, Pasaian erakustea, eta horretarako lekuak bilatzen gabiltza. Horrez gain, badugu buruan erakusketa antzeko bat egitea. Ikerketa oso sakona izan da, eta material asko egongo da. Gustatuko litzaiguke material hori erabiltzea erakusketa batean. Ezagutu ditugun pertsonekin-eta jardunaldi batzuk antolatzea gustatuko litzaiguke baita ere. Finean, erabiltzea filmaren proiekzioa zerbait handiagoa antolatzeko aitzakia gisa. Izan ere, nolabaiteko debatea sortzea da gure nahia, gaiari buruz pentsatzeko beste espazio bat sortzea.

«Hiri honen nortasuna industriarekin oso lotuta dago»

Irati Gorostidi Lan hau egin ondoren, zuk zeuk nola irudikatzen duzu Pasaia etorkizunean? Niretzat kontua ez da ikuspuntu nostalgiko batera joatea eta industria idealizatzea, denek dakigulako oso gogorra zela orduko  bizimodua, baina bestalde, ez da eredu hori goitik behera suntsitu behar, superportuaren proiektuak plantetatzen zuen antzera, nolabait eredu hura ezabatzea, eta zerotik hastea. Hiri honen nortasuna industriarekin oso lotua dago, onerako eta txarrerako, eta hori ezabatzea, nire ustez, akatsa izango litzateke. Garrantzitsua da nolabaiteko erdibideko puntua topatzea. Hiria eta portuaren artean nolabaiteko elkarbizitza lortu behar da. Nik uste dut hor dagoela aberastasuna eta interesa. Pasaian, zuri, zer da gehien harritu zaituena? Gehienbat iruditzen zait oso aberatsa dela duen mugimendu asoziatiboa. Historia oso aberasgarria duela uste dut ere. Donostiarekin kontraste izugarria du, eta kontraste hori oso interesgarria izan da niretzat. Halako proiektu bat egiteko konplexutasuna du. Gauza interesgarri asko daude, bilakaeran, historian, geografian, hirigintzan… arlo askotatik begiratuta. Eztabaida sustatu nahi duzue filmarekin. Zure ustez zeintzuk dira biziberritzerako oztopo nagusiak? Nik ez dut analisi hori egin. Nire  ikerketak zerikusi handiagoa du hizkuntza zinematografiko eta poetikoarekin, baina nire ikuspuntu pertsonaletik esan dezaket, interesen talka handia dagoela eta gatazka horrek ekonomiaren eta gizartearen egoera globalago batekin harremana duela. Oztopoak handiak dira, baina horrez gain, ezer gutxi esan dezaket. Proiektuak izan duen bilakaeraz zein iritzi duzu? Oso pozik nago. Nire opera prima da hau, eta niretzat, oraingoz, prozesuagatik bakarrik merezi izan du. Oso aberasgarria eta interesgarria izaten ari da. Emaitzarekin ere espektatiba handiak ditut.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.