Lorentxo Aiestaran Alacanteko (Espainia) Villena espetxean aurkitzen da, Euskal Herritik 700 kilometrora.
Sare herritarraren manifestazioa Lezon
Espainiako Auzitegi Nazionalak Lorentxo Aiestaran
Fanekas Lezoko presoari ezarri zion 81 urteko espetxe zigorra berretsi du Espainiako auzitegi Gorenak. 2014ko irailaren 18an jakinarazi zuen epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak
. Lezoko presoa 1980an Agurainen (Araba) izandako txirrindularitza proba batean hiru guardia zibilen hilketan parte hartzea leporatu zoten. Helegita aurkeztu zuen Aiestaranen epaiaren aurrean, eta hilaren 24an eman du epaia Espainiako Auzitegi Gorenak, eta 81 urteko espetxe zigorra berretsi.
Lezotik 700 kilometrora
Fanekas Alacanteko (Espainia) Villena espetxean aurkitzen da, Euskal Herritik 700 kilometrora. ETAko kide gisa jota, 1984an Venezuelara deportatu zuten lezoarra eta 2010eko otsailean Cahan herrian (Normandia, Frantzia) Ibon Gojeaskoetxea Arronategi eta Beñat Aginagalde Ug
artemendiarekin batera atxilotu zuten.