[Argazki galeria] Donibaneko jaiak iritsi dira ekuadorrera
Atzo lepo egon ziren Donibaneko kaleak, San Pantaleon ospakizunaren harira
Asko dute oraindik emateko Donibaneko jaiek, baina pixkanaka badoaz aurrera. Atzo, primerako giroa izan zen egun osoan, eta arratsean lepo egon ziren kaleak, nahiz euria mehatxuka aritu zen ia egun osoan. Koadrilek bi orduko epean banatu zituzten sardina guztiak. Gaur, egun lasaia dute festetan, San Ignazio Egunari begira indarrak berreskuratzeko. Oarsoaldeako eta Bidasoko aitona-amonak sukaldaritza lehiaketan ari dira gaur goizean, eta ondoren, herri bazkarian bilduko dira plazan, lehiaketarako prestatutako jakiekin. Bihar, aldiz, haurrentzako izango dira jaien barruan prestatutako jarduera gehientsuenak. [nggallery id=124]