Txirrindularitza probaren eraginez, Jaizkibelera igotzeko errepidea itxi egingo dute; Antxon, Nafarroa etorbideko irteera itxiko dute.
Zale ugari biltzen da urtero Jaizkibelen txirrindulariak animatzera
Donostiako klasikoa Jaizkibelera igotzeko bidegurutzetik bi aldiz igaroko da larunbatean, eta hori dela eta Pasai Donibaneko irteera itxi egingo dutela jakinarazi du udaltzaingoak, 14:30etik 16:00etara bitarte.
Halaber, gogorarazi dute Jaizkibelerako sarbidea itxita egongo dela trafikoarentzat 13:30etik aurrera.
Lasterketak Pasai Antxotik Nafarroa etorbiderako irteerari eragingo dio baita ere, 16:30etik 17:00etara bitartean. Ordu horretan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatu dute.
Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta aldatu egin daitezke, probaren garapenaren arabera.
Informazio gehiago behar izanez gero, Udaltzaingora dei daiteke 943 00 43 00 telefono zenbakira.