Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH BIldu: "Pasaiak erakundeen inplikazio finantzarioa besterik ez du behar"

Biziberritzearen gainean EAJko Nahikari Oterminek esandakoak erantzun eta gaitzetsi ditu koalizio abertzaleak

olatz mitxelena
Pasaia
2015/07/29
EH Bildu

EH Bilduk biziberritzeak integrala izan behar duela defendatu du

Hauteskundeen ostean bolo-bolo dabil Pasaiako biziberritzearen gaia hainbat hedabidetan. Gaiari buruz prentsan hitz egiten azkena Nahikari Otermin izan da, EAJko bozeramailea Pasaiako Udalean eta hirigintza zinegotzia. 2016rako hondeamakinak kaiko Herreran izango direla iragarri du, besteak beste, Oterminek, gaiaren inguruan hitz egiteko asteetako elkarrizketak izan dituztela gaineratuz. Iragarpen horren harira, EH Bilduk salatu du gaiari buruz ezer ez jakitea. “Hauteskundeetan euren ardatz nagusia gardentasuna zela adierazi zutenak ez dira gai izan bi hilabetetan bozeramaileen batzorderako dei bat bera ere egiteko”, kexatu dira. “Bitxia da, gainera, Pasaiako Udalak beste erakunde batzuekin bilerak egin izana, oraindik gobernua eratua ez zegoenean”, gaitzetsi dute. “Zen joan da ezer defendatzera, eta nora?”, galdetu dute. Zentzu horretan, gobernu programaren berririk izan gabe “pasaitarrei soldata igoeraren berri besterik ez eman” izana deitoratu dute. Biziberritze integralaren alde Udal gobernu berriak gaiaren aurrean zein jarrera duen jakin nahiko luketela esan dute, bide batez, EH Bilduko zinegotziek. Zentzu horretan nabarmendu dute, PSE-EE eta EAJ ez direla bat etorri gaiaren gainean hartu izan diren erabakietan, eta gogoratu dute Otermin izan zela aurreko legegintzaldian Portua eta Udalaren arteko errespetuzko markoaren kontra agertu zen bakarra. EH Bilduk, era berean, mingarritzat jo du “desblokeatzera datozela” iragarri izana, “zer eta eurek blokeatu zutena”. Diotenez, ez dago ezer desblokeatzeko, Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmena bukatzear dagoelako, eta geratzen den dirua zertan inbertitu alderdi guztiekin adostu zutelako aurreko legegintzaldian. Zentzu horretan salatu dute EAJk eta PSE-EEk Pasaiako badiara hogeita bost milioi euro ekartzeko aukerari atea itxi izana. Era berean, gogoratu dute bere egiten dutela Herrera Herrirak proposatutakoa eta zentzu horretan kaiko Herreraren ordenaziorako udalbatzarrak 2011. urtean adostutakoa. “Herritarrek zer nolako Pasaia nahi duten erabakia dute”, goraipatu dute. Biziberritzea integrala behar duela defendatu du EH Bilduk, eta “obra apur batzuekin herritarron eskaerak isilarazi” nahi dutenei EH Bilduren babesa ez dutela izango esan diete. “Pasaiak ez du behar, eta ez du merezi instituzioen arteko elkarrizketa antzu eta amaigaberik. Pasaiak erakundeen inplikazio finantzarioa besterik ez du behar, herritarrek erabakitakoa gauzatu dadin”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.