Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Madalenak "festa politizatuak" izan direla salatu du PSE-EEk

Aldarrikapen politikoek festetan toki gehiegi izan dutela iritzi dute sozialistek, eta hainbat ekitalditan gabeziak egongo direla uste dute.

oarsoaldea
Errenteria-Orereta
2015/07/29
madalenak zezensuzkoa 2015

Zezensuzkoan egondako udaltzainek “baliabide gutxi” izan dituztela uste dute sozialistek

Errenteriako PSE-EEk madalenen balorazioa egin du, eta lehenik eta behin, antolakuntzan parte hartu duten eragileen lana eskertu du, baita udaltzainen eta Babes Zibilarena ere. Gainera, herritarren parte hartzea madalenak “zoriontsuak eta animatuak” izateko oinarrizkoa izan dela iritzi dute. Sozialistek, Jose Angel Rodriguez eledunaren bitartez, “puntu negatibo” batzuk izan dituela salatu dute. Ion Collar Kultura zinegotziak argitaratutako oharrean halakorik ez dela agertzen kritikatu dute, eta “jaiak politizatuak” izan direla uste dute. “Herriko sinbolo diren erraldoi eta buruhandiak erabili dira hainbat aldarrikapen politikoen alde. Kuadrillen Eguneko kamisetetan ere aldarriak agertu dira, parte hartzaileei gustatu ala ez”, gaineratu du Rodriguezek. Horrez gain, herria aldarrikapen politikodun kartel eta pankartaz “josita” egon dela adierazi dute, eta txupinazoaren egunean “alkatearen balkoian presoak aipatzen zituen kartel bat” zegoela esan dute. “Hori gutxi balitz”, esan du sozialisten eledunak, “ahal den guztietan Orereta izena erabili da Errenteria izen ofizialaren kaltetan”.

Zezensuzkoa eta sokamuturra

Erromeria Egunean La Fugak Xabier Olaskoaga plazan eman zuen kontzertuari buruz ere euren kexa azaldu dute sozialistek. “Edukiera baino ikusle gehiago zeuden bertan, eta gainera, bi aterabide itxita zeuden”, salatu dute. Zezensuzkoan, kontratatutako udaltzain laguntzaileek gainontzekoen “baldintza berberak” ez zituztela aipatu dute. Sokamuturrari dagokionez, Herriko Plazara sartzeko kontrolean gabeziak izan zirela esan du: “Adin txikikoei sartzen utzi diete, eta horietako bati ostikada eman zion bigantxa batek”. Udaltzainei hainbat liskarretan “parte hartzen utzi ez” dietela gaineratu dute. “Kultura zinegotzi ordezkaria jauna, ongi etorri betidanik parte hartzaileak izan diren festetara. Herriko eragileekin elkarlanean antolatu dira, eta, bakoitzaren arduratik, hobetu egin behar dira, aniztasuna, segurtasuna, garbitasuna eta bizikidetza hobetuz”, adierazi du Rodriguezek. Azkenik, festetan denak ez duela balio esan du, “eta ezin dira gutxi batzuk poztu, ardurak alde batera utzita eta arauei muzin eginez”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.