Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oiartzun-Karaez: jantzi dira biak oihal batetik

Bi urte eta gero, oiartzuarrak Karaezera itzuli dira; hogeigarren urteurrena Bretainian ospatu dute oraingoan.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/07/31
Karaez

Aurten Karaezera joan diren oiartzuar taldea

Kutsu politikoarekin hasi eta udalen arteko harreman instituzional izatera iritsi. Oiartzun eta Karaez herrien arteko zubiak 1990eko hamarkadaren hasieran sortzen hasi ziren. Garai hartan errefuxiatu asko Bretainiara joan ziren, oiartzuarrak ere bai, eta familiek egin behar izan zituzten joan-etorri horien ondorioz harremanak sortu ziren karaeztarrekin. Beste gertakari batek ere lotu zituen bi herriak, Joxe Mari Mendikute Oiartzungo Senidetza Batzordeko lehendakariak kontatu du: «Bai Independentziari taldea sortu genuenean, Oiartzunen hainbat lagun baginen horretan. Taldea jendeari ezagutarazteko Madalensoron festibal bat egitea pentsatu genuen. Galiziako talde bat, beste bat katalana, euskalduna, kortsikarra eta bretoia ekartzea pentsatu genuen». Bretoiekin Arbonan jarri zuten hitzordua: «Bretoiekin Arbonako kultur etxean gelditu ginen. Han gizon bat zegoen, bizarduna, koadrodun alkandorarekin. Arbonako baserritar bat zela argi genuen hasieran. Berari hizketan hasi eta berak barre egiten zuen eta azkenean esan zigun bera bretoia zela, ez zekiela euskaraz. Hori izan zen gure lehenengo harremana». 1994tik senidetuta Oiartzunen eta Karaezen senidetza 1994an sinatu zen. Lehenik Oiartzunen, maiatzaren 14an, Oiartzungo alkate Jon Iñarrak eta Daniel Cote Karaezko alkateordeak. Egun batzuk geroago Karaezen bota zuten sinadura paperetan. Erakundeez gain, bi herrietan senidetza batzorde bana sortu zen, herritarrez osatuta. 20 urte hauetan harremanak estutzen joan dira eta hainbeste urte pasatu badira ere, estu jarraitzen dute. Etorkizunera begira ere horretan jarraitzeko asmoa dute. Urtemuga borobilak ospatu dituzte bi herrietan. Hamargarren urteurrena Karaez herrian ospatu zuten 2004ko azaroaren 27an. Autobusez abiatu ziren udaleko ordezkariak zein herritarrak gonbidapenari jarraituz. Hurrengo egunean egin zuten ekitaldia eta bertan elkartu ziren Martin Beramendi eta Christian Troadec orduko alkateak eta Jon Iñarra eta Jean Pierre Jeudy alkate ohiak. Beramendik eta Troadecek bi zuhaitz landatu zituzten hamargarren urteurrenaren oroigarri gisa. Hogeigarrena hemen Hamar urte geroago, iaz, Oiartzuni egokitu zitzaion ospakizun antolaketan sartzea. Maiatzaren 3an karaeztarrei harrera egin zieten udaletxeko areto nagusian. Kanpandorreko erlojuak ordubata seinalatu duenean abiatu da bretoien taldea bibliotekatik udaletxe aldera. Aurretik, bi kide Bretainiako eta Euskal Herriko banderak elkartuta, eta atzetik, musikariak, Karaezeko Udaleko ordezkariak eta ordezkaritza osatzen duten beste pertsonak. Udaletxean zain zituzten Aiora Perez de San Roman alkatea eta Asier Legorburu Kultura zinegotzia, baita senidetza batzordeko hainbat kide, eta beste herritar batzuk. Besteak beste, oroigarriak elkartrukatu zituzten, bonnet rouge-a tartean, Bretainian darabilten borrokaren barruan desberdinen arteko batasunaren ikur bilakatu den gorri koloreko txanoa. Oiartzungo Senidetza Batzordeak argi du: «Gaur egungo Karaez eta Oiartzun ez dira duela 20 urteko berdinak, baina horrelako senidetzak garai hartan bezain garrantzitsuak dira gaur egun ere. Lan molde berriak jarri beharko dira martxan, egungo egoerara egokitutako dinamikak sortu beharko dira, baina euskaldunon eta bretoien arteko senidetzak denbora askoan sendo jarraituko du».

Karaez herriak eskarmentua du senidetza alorrean. Oiartzunez gain, beste bost herrirekin dago senidetuta: Irlandako Carrickmacross herriarekin, Alemaniako Waldkappelekin, Herbehereetako Rijnwouderekin, Erresuma Batuko Dawlishekin eta Palestinako El Arroubekin.

Finisterre departamenduan dago, Bretainia mendebaldean. Laborantzak indar handia du bertan. Christian Troadec karaeztarra da alkatea.

«Senidetzarekin aurrera jarraituko dugu; honek asko iraungo du»

Senidetzako Karaezko ordezkariak pozik daude senidetzak eman dituen eta oraindik orain ematen dituen fruituekin. «Senidetzarekin aurrera jarraituko dugu; honek asko iraungo du», argi du Anne-Lise Deleon Karaezko Senidetza Batzordeko presidenteordeak. Aurtengo esperientzia «oso ona» izan dela kontatu du: «Oso kontent gaude Oiartzungo jendea gure artean izateaz. Oiartzuarrak larunbat gauean [hilaren 11n] jaso genituen eta Karaezko elkartean afaldu genuen. Hurrengo egunetan hainbat ekintza egin genituen: mendietatik buelta bat eman, gure herrialdeko txoko tipikoak ezagutu, senidetzaren 20. urteurrenaren haritik alkatea, Karaez eta Oiartzungo udal ordezkariak eta senidetzako kideak elkartu ginen, Kerampuilh gazteluan Bretainiako musika tradizionala entzun genuen, krepak jan… Eta bukatzeko gure elkartean afaria egin genuen agur esateko!» Lotura hainbat alorretan Senidetzak Karaezi zer ekartzen dion, hainbat alorretako lotura  nabarmendu du Deleonek: «Gure ustez hainbat alorretan pentsatzeko modu bera dugu; esate baterako, hizkuntzari buruz, kultura, Frantzia eta Espainiarekin ditugun arazoak eta departamentuen mugen inguruan (Nantes eta Nafarroa)». Senidetzak 20 urte bete dituela eta, balantze positiboa egiten du: «Senidetzak gure herrialdea ezagutarazteko balio du, gure kultura, gure hizkuntza… Horrez gain, Oiartzungo historia jarraitu dugu orain arte izan diren udal ordezkariekin eta gure senidetzan ez da ezer aldatu. Gure harremanak, gure laguntasunak indartzen joan dira eta elkartrukeak egiten jarraitzeko prest gaude». Elkartruke argia «Nire ustez, egia esan, elkartrukea argia da, gure herrialdeei zuzenki ukitzen dietenak, batik bat: kultura, hizkuntza…», adierazi du; «horrez gain, gure desberdintasunetatik ere asko ikasi dugu». Oiartzun eta oiartzuarrez galdetuta: «Beti anai-arrebak bagina bezala jasoak izan gara. Jendea oso jatorra da eta urteekin harremanak asko estutu ditugu».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.