Udako oporraldia hartuko dute Oarso Bidasoko Hitza-ren langileek abuztuan. Hortaz, Bidasoko webgune honetan edukiak ez dira abuztuaren 31ra arte berrituko, eta hurrengo papereko edizioa irailaren 4ean aterako da. Webgune honetako edukiak ez berritu arren, datozen egunetan jarraituko du euskarazko hedabidearen jardunak.
Bi ardatz nagusi izango ditu HITZA-k abuztuan zehar Interneti begira. Batetik,
oarsobidasoa.hitza.eus webgunetik, bai eta
oarsoaldea.hitza.eus-en barruan dagoen Oiartzungo atari propiotik. Jai horietaz jakin beharreko guztiak aurkituko dituzte oiartzuarrek eta hala nahi dutenek nahi izanez gero.
Bigarren ardatza
HITZA-k Interneti begira abuztuan izango duen bigarren ardatza urtarriletik uztailaren bukaera arte Oarso Bidasoko herrietan izan diren albiste garrantzitsu edo irakurrienen bilduma da. Egunero-egunero, HITZA-ren Facebook eta Twitter kontuetara —orokorrak eta Oarso Bidasoko sei herrietakoak— harpidetuta daudenek 2015eko lehen zazpi hilabeteetan gertatu direnen berri jasoko dute herriz herri, hedabidearen webguneetara sartzeko estekarekin, albiste osoa irakurri ahal izateko. Ziur baten batek sorpresaren bat jasoko duela.