Zita Ayalaren koadroek bi dimentsio dituzte, agerikoa eta argiztatzean sortzen dena, ezkutukoa
Ekaitza irudikatu du Zita Ayalak argazkian ageri den koadroan
Zita Ayalaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Donibaneko Victor Hugo etxean.
Erakusketak hizkuntz artistiko berria dakar, “ezkutatutako argiaren artea”. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, koadroek bi dimentsio dituzte; batetik, dimentsio naturala eta minimalista, meditaziora bultzatzen duena, eta bestetik, ezkutuko dimentsioa, soilik barruko argia piztean ikusten dena.
Erakusketa hilaren 27ra arte izango da ikusgai Donibanen. Erakusketarako sarrera doan da. Asteartetik larunbatera bisita daiteke, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta igandetan 10:00etatik 14:00etara.
Artista beraren koadroak Donibane Lohizuneko Infante Galerian ikus daitezke baita ere, hilaren 26ra bitartean, baita Donostiako Gros auzoko El Muro tabernan, hilaren 30era bitartean.