Tiñelu elkarteak antolatzen duen danborradarako lehen entsegua ostegunean egingo dute. Horrekin batera, irailaren 4an, 7an, 8an eta 9an ere entseguak deitu dituzte. Entsegu orokorra, berriz, Santakrutz jaien bezperan egingo dute, irailaren 10ean egingo dute. Entsegu guztiak 20:00etan izango dira antolatzaileek jakinarazi dutenez.
150 lagunek hartuko dute parte gehienez Tiñeluko danborradan, “danbor eta kupel kopuru hori dugulako, eta lehentasuna izango dute, beraz,entsegunetan parte hartzen dutenek”, azaldu dute antolatzaileek.
Irailaren 11n hasi eta 15era arte ospatuko dituzte Santakrutz Jaiak lezoarrek.