Alkatetzak herritarrak hartzeko ordutegien berri eman du
Asteazkenero hartuko dituzte bizilagunak San Pedron, Trintxerpen eta Antxon, eta asteartero Donibanen
Barrutietako alkateordeek nork bere barrutiko herritarrak noiz hartuko dituen jakinarazi dute. San Pedron Nahikari Oterminek hartuko ditu herritarrak, asteazkenero, 19:00etatik 20:30era San Pedroko alkateordetzan. Trintxerpen, berriz, Enrique Sanchezek hartuko ditu bizilagunak, asteazkenero, 17:30etik 19:00etara, Trintxerpeko Alkateordetzan. Egun berean hartuko ditu antxotarrak Izaskun Gomezek, azokako 8. gelan, 18:00etatik 20:00etara. Donibanen, azkenik, Miriam Canok izango du herritarrak hartzeko ardura, asteartero, udaletxe zaharreko batzar aretoan, 18:00etatik 19:00etara.