Bihar, hilak 2, Emakumeen Mundu Martxako ekintzak antolatzeko bilerara deitu dute herriko feministek. Bilera Girizia elkartean izango da, 18:30ean.

Ekainean egin zuten bilera
Bihar, hilak 2, Emakumeen Mundu Martxako ekintzak antolatzeko bilerara deitu dute herriko feministek. Bilera Girizia elkartean izango da, 18:30ean.
Joan den ekainean egin zuten bileran bi ekintza egingo zituztela erabaki zuten: hazien murala eta belardian marrazkia egitea. Bilera horretan hainbat ideia atera ziren: bertso potea, kale zinema, udaletxeko balkoia apaindu… Taldeka jarri eta eztabaidatu ondoren, bi ekintza horiek izan ziren gustukoenak.
Hazi ezberdinekin aldarrikapen eta irudi bat margotzea izango da asmoa. Plazan egingo dute irudia denen artean eta gero mural hori plazan bertan geldituko da. Horrez gain, anbulatorio aurreko belardian emakumearen sinboloa margotuko dute loreekin.
Eskualdera hilaren bukaeran
Kurdistanen martxoan hasi zen martxa irailaren bukaeran iritsiko da Oarsoaldera. Aurtengoa bosgarren bira da eta Euskal Herrirako pentsatutako leloa
Gure gorputzak, gure lurraldeak, martxan jarraituko dugu guztiok libre izan arte da. Aurtengo sinboloa haziak dira.