Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

1999tik ez dira elkarrekin egon Kontxan San Juan eta San Pedro

Moreak eta arrosak ez dxute bat egin 1999tik Kontxako Banderan. Urte horretatik, elkarrekin ez dute boga egin Donostiako uretan San Juanek eta San Pedrok. Aurten joera horrekin hautsi nahi dute. Oarsoaldeko Hitza.

oarsoaldea
Errenteria-Orereta,Oiartzun,Pasaia
2015/09/02
Iaz ez zen Kontxan egon San Pedro

Iaz ez zen Kontxan egon San Pedro. Argazkia: Josu Z.

Gizonen Kontxarako biharko sailkapen estropada emozioz beterik dator, batez ere, Pasaiako traineruentzat. San Pedrok eta San Juanek azken aldiz urteko banderarik garrantzitsuenean elkarrekin 1999an egin zuten boga (urte hartan Pasai Donibane-Koxtapek irabazi zuen bandera), eta azken urteetako joera horrekin hautsi nahi dute bihar arrosek eta moreek. Hibaikak eta Oiartzungo Itsaslapurrek gozatzeko eguna izango dute biharkoa. Kontxan, Donostiarrarekin batera izango den zortzikotean egoteko aukera errealak badituzte bi traineru pasaitarrek. San Miguel Ligako sailkapenari eta taldeek duten potentziala begiratuta, ia ziurtzat eman daiteke Hondarribiak, Urdaibaik, Kaikuk eta Oriok plaza lortuko dutela bihar Kontxan. Beste lau traineruk sailkapeneko hiru plaza izango dituzte jokoan, San Pedrok, San Juanek, Cabok eta Tiranek. Antza, hor dago gizonen kategorian biharko indargunea, hiru plaza horiek nora joango diren, Pasaiara edo Galiziara. San Miguel Ligan azken asteburuan izan diren emaitzei erreparatuta, emozioa ziurtatuta dago: San Juan bederatzigarren (Kontxatik kanpoko postua) izan zen larunbatean Bilboko banderan, eta San Pedro bosgarren (barruan legoke); igandean, Petronor banderan, arrosak laugarren izan ziren (Kontxa barruko postua litzateke), eta sanpedrotarrak zortzigarren (kanpo). Zentzu batean argigarriak, baina beste batean nahasgarriak izan daitezke emaitza horiek, kontuan hartuz liga eta Kontxa ez direla gauza berbera, estropada eremuak eta baldintzak ez direla antzekoak, eta ziurrenik aldaketak izango direlako asteburutik biharko taldeetara. Hibaikak eta Oiartzungo Itsaslapurrek ez dute aukerarik Kontxan egoteko. Donostiako estropada eremura arraunaz disfrutatzera aterako dira biak ala biak, gozatzera. Jarraian, bihar, gizonezkoen sailkapen estropadaren hainbat xehetasun:
  • Hasiera ordua: 18:00.
  • Modalitatea: erlojuaren kontrako estropada, ziaboga bakarrera (Kontxako ohiko estropada eremua).
  • Partaideak: 24, bi multzotan banatuta. A  multzoan: Astillero, Urdaibai, Cabo, Getaria, Kaiku, Hondarribia, Orio, Portugalete, San Juan, San Pedro, Tiran, Zierbena. B multzoan: Amegrove, Castropol, Ares, Mugardos, Deusto, Hibaika, Lekeitio, Oiartzun, Ondarroa, Pedreña, Zarautz eta Zumaia.
  • Txandak: bi multzo horien artean zozketa egingo da, zein multzo lehian hasi erabakitzeko. Multzo bakoitzeko traineruak minuturo aterako dira. Multzo eta multzo artean atsedenaldi laburra egongo da.
  • Sailkatuak: 24tik, zazpi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.