Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Udalak haur, gazte eta nerabeentzako ikastaro eskaintza prest du

Hilaren 15ean zabalduko dute izen-emate epea eta eskolak urriaren 13an hasiko dira.

olatz mitxelena
Pasaia
2015/09/02
Zeramika egin dezakete haur eta nerabeek

Zeramika egin dezakete haur eta nerabeek

Manga komikiak, ilustrazioa, marrazketa, pintura, zeramika eta estanpazioa. Urtero antolatzen ditu udalak arte plastikoetan trebatzeko ikastaroak, herriko haur, gazte eta nerabeetan pentsatuta. Aurtengo eskaintza prest dute, eta aurreratu dutenez, hilaren 15etik aurrera izango da ikastaroetan izena emateko aukera. Eskolak berriz, urriaren 13an hasiko direla iragarri dute. Ikastaro guztiak bederatzi hilabetekoak dira, hau da, ikasturte osokoak. Plaza-kopurua mugatua da eta matrikularen prezioak ondorengo hauek dira:53,50 euro Pasaian erroldatutakoentzat, eta  80,40 euro  Pasaian erroldatu gabeentzat haur eta nerabeen kasuan; gazteen kasuan, aldiz, 62,50 euro Pasaian erroldatuentzat eta 93,80 euro  erroldatu gabeentzat. Izena emateko epea urriaren 6ra arte izango da zabalik. Informazio gehiago eskatu nahi duen orok Udalaren Gazteria  Departamentura jo dezake (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe –Udal-euskaltegiaren ondoan–), edo 943-004330 telefono-zenbakira deitu, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Izena emateko, baina, bulegora joatea ezinbestekoa da. IKASTAROAK HAUR ETA NERABEAK:
  • Manga komikiak eta ilustrazioa. Ikastaro honetan marrazkiak egiten, testu edo gai bat ilustratzen, eta manga japoniar estiloko komikiak sortzen ikasiko dute.
  • Marrazketa, pintura eta buztina. Ikastaro honek plaza-eskaera handia duenez, 6-10 urteko eta 11-16 urteko adin-tarteetan sailkatuko da, San Pedro eta Pasai Antxoko barrutietan, guztira lau ikastaro izanik.
  • Plastika. Haurren adinera egokitutako teknikak landuko dira: marrazketa, modelazioa, zatikatze eta itsastea, grafismoa eta bestelako teknika konbinatuak, besteak beste.
  • Zeramika. Buztina ezagutzeko teknika ohikoenak ikasiko dira. Zeramika erabilgarria (ontziak,…), zeramika apaingarria eta modelaketa ( maskarak,…)
GAZTEAK:
  • Marrazketa eta pintura. Gazteentzako ikastaro honek hiru modulu izango ditu: marrazketaren oinarriak, kolorearen eta pinturaren oinarriak eta plastika-garapena. Hala ere, oinarri horiek badituztenek ere egin dezakete ikastaro hori, lantegi moduan antolatuta dagoenez, askatasun osoz egingo baita lan, parte-hartzaile bakoitzak bere estiloa garatzeko aukera izan dezan.
  • Pertsonalizatu zure arropa estanpazioekin. Diseinatzen eta goma binilikoaren gainean estanpazio zigiluak grabatzen ikasi eta erabiliko dira, bai arropan (kamisetak, galtzak, soinekoak, zapatilak, kuxinak, kortinak,…) bai paperaren gainean (txartelak, koadernatzeko paperak,…) edota egurraren gainean (kaxak, altzariak,…)
Ikastaroen inguruko informazio gehiago udalaren webgunean topa daiteke, baita izen-emate orria ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.