Musika eskolan izena emateko azken eguna da bihar
Bihar bukatuko da musika eskolan izena emateko epea
Tomas Garbizu Musika Eskolak zabalik du ikasle berriek izena emateko epea. Bihar izango da matrikula egiteko azken eguna, eta interesdunek 10:15etik 14:00etara jo beharko dute musika eskolara. Ikasturtea hilaren 8an, asteartearekin hasiko da eta ordutegi banaketa, berriz, datorren astelenean 17:00etan egingo dute.