Ekimenaren aldarrikapenekin bat egin dute: gizarte kapitalista heteropatriarkalari alternatibak eraikitzea.

Udaleko zinegotzi eta langileak
Oiartzungo Udaleko zinegotzi eta langileek Emakumeen Mundu Martxari atxikimendua erakutsi diote. Kurdistanen hasi zen aurtengo martxa martxoaren 8an eta urriaren 17an Coimbran, Portugalen, bukatuko da. Ekimenaren aldarrikapenekin bat egin dute: gizarte kapitalista heteropatriarkalari alternatibak eraikitzea.
Hurrengo asteetan Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrian izango da eta udalak ere bat egin du mugimendu feministak egun horietarako antolatutako ekimenekin.