
Juana Elso Lizarraga
Atzo bete zuen 100. urteurrena Juana Elso Lizarragak. Ergoienan (Nafarroa) jaio zen 1915an, eta 1942an etorri zen Errenteria-Oreretara. Familiako kideen bisitaz gain, Julen Mendoza alkatearekin ere elkartu zen Elso. Lore sorta bat oparitu zion.
Borrokalari etengabea, bere bizitza guztian lan egin du familia aurrera ateratzeko. Batzuetan etxean, besteetan zerbitzari gisa, baita bere ilobaren Donostiako jatetxean.