Autobus zerbitzuaren ordutegia luzatuko dute
07:30ean aterako da Touring etorbidetik eta ohiko geldialdiak egingo ditu autobusak.
Ikasturtea hasi dela eta, U22 lineako trafiko ordutegia luzatzea erabaki du Trafiko eta Garraio departamenduak. Horrela astelehenean hasi eta ekainaren 30era bitartean, honako ordutegia izango du autobusak: 07:30ean aterako da Touring etorbidetik eta ohiko geldialdiak egingo ditu. Gainerako bidaiek ordutegi bera edukiko dute.