Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Jon Alkorta, OKE: "Edozein arerio maila altuko arerio da"

Ilusioz beterik eta aldi berean urduritasunez daude OKEko Lehen Mailako neskak; denboraldiko lehen partida igandean izango dute, 12:00etan, etxean; zaleei hurbiltzeko eskatu die Alkortak.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/09/04
Jon Alkorta

Jon Alkorta

Ilusioz beterik eta aldi berean urduritasunez daude OKEko Lehen Mailako neskak; denboraldiko lehen partida igandean izango dute, 12:00etan, etxean; zaleei hurbiltzeko eskatu die Alkortak. Bestalde, 2015-2016 denboraldian Mindararen logotipoa eramango du OKEko emakumeen Lehen Mailako taldeak. Logotipoa hiru ekipazioen atzeko aldean eramango du taldeak. Zer espero duzue denboraldi berriaz? Lehendabizi gure lehen asmoa da gai izatea maila honetan lehiatzeko. Zenbait entrenamendu, partida eta bideo ikusi ditugu eta taldeak zer behar duen aztertzen ibili gara. Helburua ez jaistea da? Bai, nabarmen. Jarri dugun helburua da bitarteko guztiak jartzea mailaz ez jaisteko. Egin dituzuen fitxaketekin zer indartu nahi izan duzue? Bi fitxaketa mota egon dira. Batetik, urtean zehar gazte batzuekin hitz egina zegoen klubera ekartzeko, Tolosatik eta Mariñotik etorri diren hiru gazte dira. Bestetik, taldea Lehen Mailan egonda ulertzen genuen beste salto bat eman behar zuela eta Realetik eta Athleticetik etorri dira jokalariak. Oiartzunek Realarekin akordioa du. Horrek zer ekartzen dio Oiartzuni? Realak Gipuzkoako klub guztiekin duen akordio berdina dugu. Realak bere ibilbidea jarraitzen du, gainera udaran bi fitxaketa egin dizkigu eta nolabait taldeak alde horretatik bi baja izan ditu. Beraiekin hartu-emanak izan ditugu eta bi taldeen artean gauzak ongi daude, baina besterik gabe. Aurredenboraldia nola joan da? Ondo, aurreikusi bezala. Gertatzen dena da gure baliabideengatik ezin izan dugula bidai gehiegi egin eta Lehen Mailako taldeen kontra jokatu eta alde horretatik pixka bat motz geratu zaigu hori. Partida gehienak Bigarren Mailako taldeen kontra jokatu ditugu eta Lehen Mailakoen artean Athleticen kontra soilik. Alor ekonomikoaren aldetik, sasoi berriari aurre egiteko gai izango zarete? Igoera baieztatu zenetik klubak lan handia egin du babesleak lortzen eta zenbaitek erantzun oso-oso ona eman dute. Hori eta aldundiaren laguntzarekin behar ziren minimo horiek bete dira eta hori bermatuta dago. Denboraldiko lehen partida etxean jokatuko duzue. Bai, Sporting de Huelvaren kontra. Edozein arerio maila altuko arerio da. Hauek iazko kopako txapeldunak dira eta hor lehen ikuspuntua izango dugu, taldea nola dagoen, egin dugun lana nahiko ote den edo gehiago behar dugun… Kontziente gara maila honetan hiru partida inguru beharko ditugula hor behar diren zenbait gauza lortzeko. Ilusioz beterik goaz eta pentsatzen dut zelaira ere jendea etorriko dela eta alde horretatik gustura. Taldea zer moduz dago? Lehiatzen hasteko urduritasun puntu horrekin eta gauza gehienak berriak dira. Jokalariek gogo handia dute hasteko, aurre denboraldia sei astekoa izan da eta luze egiten da azkenean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.