Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bi Kontxak Antxon daude

Hondarribiak gizonetan eta San Juanek nahiz Hibaikak emakumeetan Kontxa irabazteko aukerak dauzkate. Lehen estropadan, San Juan eta San Pedro ondo ibili dira.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2015/09/07
San Pedro, atzo bogan. Argazkia: Josu Z.

San Pedro, atzo bogan. Argazkia: Josu Z.

Errepide lotune oso garrantzitsua da Pasai Antxo. Bertara Donostiatik iritsi daiteke, eta behin Antxon, aukera dago Bidasora, Oarsoaldeko gainontzeko herrietara, nahiz autobidetik Zumaia edo Bizkai aldera joateko, Bermeora adibidez. Kontxako banderek, biek, traza hori dute gaur, astelehenarekin: gizonena Hondarribiak Donostiatik herrira hurbildu du, Antxo aldean dago, eternoak izatea nahi dituen ia bi segundori esker; hurrengo igandean, bigarren jardunaldian, Gaintxurizketa gainditu eta Hondarribiko Kale Nagusira hurbildu nahiko dute bandera, Antxon A8 autobidea Bizkai aldera hartu baino lehen. Emakumeenak, igandean, Antxotik Donibanerako edo Errenteriarako bidea har dezake, baina Zumaiarako errepidea ez da zaila hartzea Antxotik. Emakumeetan, aurreko sasoiko San Juan-Hibaika lehia gogoangarriak berriz ere errepikatu ziren atzo Kontxan. Estropada hasieratik hartu zuen aurrea Zumaiak, hirugarren hautagaiak, baina gorriek ez zituzten gainetik kendu joanekoan ez pasaitarrak zein errenteriarrak, egoskor aritu ziren olatuen kontra. Ziabogan gorriek bi segundo atera zizkieten sanjuandarrei, eta lau errenteriarrei. Orio jada jokotik kanpo zegoen, bederatzira. Bueltako luze izugarria egin zuten Oarsoaldekoek: 5:20 biek, Zumaiaren 5:25en aldean. Bost segundo jan zizkioten bueltakoan, olatuen alde, eta horrek eragina izan zuen sailkapen nagusian eta banderaren jabetzaren norabidean. Helmugan: San Juanek 10:36:36; Hibaikak 10:38:50; Zumaiak 10:39:38, eta Oriok 10:49:42. Esandakoa, Antxon dago bandera, Donibaneko edo Errenteriako bidea hartu zain, baina A8ko sarbidea hurbil duela Zumaia aldera joateko. Gizonetan, Hondarribiaren itzalean egon ziren San Juan eta San Pedro, berdeak izan ziren lehenak lehen jardunaldian Urdaibairi bi segundo aterata. Moreek lehen txandan egin zuten arraun Urdaibai, Orio eta Donostiarrarekin batera. Bigarren mailako aktore izan ziren bizkaitarren eta oriotarren bandera grinaren atzetik, eta hasieratik diferentzia galtzen joan ziren Aitor Baldaren trainerukoak. Berdin du. San Pedroren lana orokorrean hartu behar da, sasoi guztia begiratuz: urtarrilean, nork esango zuen San Pedro Kontxan zegoela? Bada hor dago Libia, estropada garrantzitsuenean sanpedrozaleen gozamenerako. Urdaibai txandaren irabazletik 34 segundora iritsi ziren helmugara, eta kontsolazio txandan —askok nahiko lukete txanda horretan ere egon, galde diezaietela bestela osteguneko sailkapen estropadan Kontxatik at gelditu zirenei— parte hartuko dute moreek igandean. Lan ona egingo dute, ziur. San Juan, aldiz, bigarren txandan atera zen, Hondarribia, Kaiku eta Tiranekin batera. Esan daiteke sasoiko estropadarik onenetakoa egin zutela arrosek. Hondarribiaren erlojupeko partikularraz gain, Kaiku ez zuten urrun izan Joseba Fernandezen mutilek, eta gainera, nabarmen atzean utzi zuten Tiran. Bosgarren izan ziren sailkapen nagusian, txanda nagusiaren ametsa ez oso urrun. Lan bikaina egin zuten San Juan ontzikoek, eta horrek jarraipena izan behar du hurrengo igandean. Gainera, zale arrosena izan zen gehienbat atzo Kontxa, hortaz, hurrengo igandean Marea arroxa harro sentiarazteko moduko lana egingo dute.

Gizonen sailkapena

  1. Hondarribia: 19:12.74
  2. Urdaibai: +1.92
  3. Orio: +14.44
  4. Kaiku: +15.82
  5. San Juan: +22.88
  6. Tiran: +29.86
  7. San Pedro: +36.58
  8. Donostiarra: +1:00.98

Emakumeen sailkapena

  1. San Juan: 10:36:36
  2. Hibaika: +2:14
  3. Zumaia: +3:00
  4. Orio: +13:06
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.