Gogoeta egin nahi dute Errenteria-Oreretan errefuxiatuen gaiari zer nolako erantzuna eman jakiteko

Errefuxiatuak
Errenterian zer egiten dugu Europan errefuxiatutako pertsonen egoeraren aurrean? Hori da asteazken honetan, hilak 9, 19:00etan, Reina aretoan egingo duten asanblea irekian planteatuko duten galdera. Asmoa da gogoeta egitea gerratik ihesi dabiltzan herritarrei Errenteria-Oreretan zer nolako erantzuna eman.
Bilera horretan parte hartuko dute Peio Airbe Mugak-eko partaideak eta CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordeko Rosabel Argote.
Dagoeneko 27.000 lagun baino gehiago hil dira Europara iritsi nahian. Hori gutxi balitz, Italia, Grezia nahiz Hungariara iristen direnek ez dute aukerarik asilo edo errefuxiatu eskubidea emango dien herrialderen batera iristeko.