Kuadrillategin parte hartu nahi duten Lezoko gazteek ikastetxean eman beharko dute izena hilaren 23a baino lehen. Urriaren 2an hasiko dute ikasturtea.

Lezoko Kuadrillategi egitasmoan ari diren gazte batzuk
Euskaraz ongi pasatzeko gogoa duten DBHko gazteek aukera dute izena emateko Kuadrillategi egitasmoan. Hilaren 23an amaituko da izena emateko epea eta ikasturtea urriaren 2an hasiko du eta parte hartzen duten gaztetxoek ondo pasatzeko eta lagun mordoa egiteko aukera bikaina izago dutela nabarmendu dute antolatzaileek: “Guztien artean prestatutako gustuko ekimenak egingo ditugu aurreko urteetan bezala, tartean irteerak, egun pasak, asteburu pasak, eta beste herrietako Kuadrillategi egitasmoetan parte hartzen ari diren gazteekin elkartzea, besteak beste”.
Interesdunek ikastetxe eta ikastolan banatuko diren eskuorriak bete eta bertan entregatu beharko dituzte egitasmoan parte hartzeko.