Lehen Mailan estreinatu dira jada OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskak. Atzo Sporting de Huelva taldea hartu zuten Karla Lekuona zelaian

Atzoko partidaren une bat
Lehen Mailan estreinatu dira jada OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskak. Atzo Sporting de Huelva taldea hartu zuten Karla Lekuona zelaian 12:00etatik aurrera. Bertaratutako zaleek ez zuten hutsik egin eta partida polita ikusi ahal izan zuten. 2-2 bukatu zen partida, puntu bat poltsikoratu dute oiartzuarrek.
Lehen zatian nagusitasuna OKEko neskek izan zuten, gol aukera asko izan zituzten eta joko ona erakutsi zuten; 2-0 emaitzarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, andaluziarrak izan ziren nagusi eta markagailua berdintzea lortu zuten.
Hurrengo partida kanpoan jokatuko dute oiartzuarrek Albaceteren kontra, igandean.
[nggallery id=134]