Ostiral honetan bukatuko da helduen tailerretan izena emateko epea
Urrian hasiko dira ikastaro gehienak eta maiatza bitarte iraungo dute, badaude hala ere hiruhileko ikastaroak ere

Xanistebanetan erakusketa jartzen dute helduen tailerretan egindako lanekin
Oiartzungo HELTA taldeak ikastaroak antolatu ditu aurten ere helduei begira. Urrian hasiko dira ikastaro gehienak eta maiatza bitarte iraungo dute, badaude hala ere hiruhileko ikastaroak ere, sukaldaritza energetikoa eta argazkilaritza dira horiek. Gainontzeko ikastaroak ikasturte osokoak izango dira: joste-lanak, pilates, sukaldaritza, gitarra, informatika, luzaketak, margolaritza, ehoziria, egur taila, sabel-dantza, euskal dantza, Tai-chi/Chi-kung eta yoga. Izena emateko azken eguna ostiral hau, hilak 11, izango da.
Interesdunek Karaez kaleko lokalera (bigarren zenbakian) jo behar dute goizez 10:30etik 12:30era eta arratsaldeetan 17:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago nahi duenak mezu bat bidal dezake helbide
honetara edo 618 09 11 76 zenbakira deitu.