
Sukaldian
Atlantikaldian jaialdiaren barruan Sukaldian tailerra egingo dute. Bertan, Maroko, Galizia eta Senegalgo platerak prestatzen irakatsiko dute hilaren 19an, larunbatean, herriko hiru elkarte gastronomikoetan. Behin platerak prestatuta, elkarte gastronomiko horietan bazkaltzeko aukera izango da, baina horretarako izena eman beharko da
aniztasuna[abildua]errenteria.eus helbidean. Izen abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztu beharko dira.
Zerrenda bat osatuko da, eta hori hilaren 11n argitaratuko dute
www.atlantikaldia.eus webgunean. Gero zozketa bidez erabakiko da zeintzuk joango diren bazkaltzera. Hilaren 14an, 19:00etan egingo dute Xenpelar kulturgunean.