Mantenu lanak egiten ari direla eta, Altzate igerilekua itxita izango da hilaren 20ra bitartean.

Altzate
Mantenu lanak egiten ari direla eta, Altzate igerilekua itxita izango da hilaren 20ra bitartean. Urtero egiten dituzte itxialdi teknikoak mantentze lanak egiteko. Altzate itxita dagoen bitartean, abonatuek Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegiko igerilekua erabiltzeko aukera izango dute.
Neguko ordutegia Bekoerrotan
Bekoerrota kiroldegian neguko ordutegia indarrean dela jakinarazi du, bestalde, kirol sailak. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:45era izango da zabalik kiroldegia; larunbatetan 8:30etik 14:30era, eta 16:30etik 20:00etara. Igandeetan eta jaiegunetan berriz, , 9:00etatik 13:00etara izango da zabalik.
Altzate igerilekuari dagokionean, berriz,hilaren 21ean jarriko dute indarrean neguko ordutegia. Astelehenetik ostiralera bitartean 7:30etik 21:30era izango da zabalik; larunbatetan 8:00etatik 14:00etara; igandetan 9:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20etara. Jaiegunetan, berriz, 9:00etatik 13:30era izango da zabalik.