Familiari udalaren zerbitzuak eskaini dizkio. Amona epailearen aurrera eraman dute.

Errenteriako udaletxea
Larunbatean 10 urteko ume bat hil zen Beraunen, ustez amonak itota, eta ume horren familiari “doluminik eta elkartasunik zinezkoena” eman dizkio Errenteriako Udalak.
Era berean, sendiarekin harremanetan jarri dela jakinarazi du, eta udalaren zerbitzuak eskaini dizkiola, “momentu latz hauetan hurbiltasuna eta mina adierazteko”.
Amona, berriz, epailearen aurrera eraman zuten atzo, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.