Otxe, Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak martxa hartuko du aurtengo ikasturtean. BMX, pista, errepidea eta BTT modalitateak probatzeko aukera izango da.

Txirrindularitza eskolako irakasle batzuk
OTXE, Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak martxa hartuko du aurtengo ikasturtean. Iazkoa egitasmoa pilotua izan zen eta honetan jarraipena eman nahi diote. OTXE txirrindularitzan formazio integrala eskaintzen duen eskola da eta 11 eta 16 urte arteko gaztetxoei bizikleta modalitate desberdinak probatzeko aukera ematen die; hala nola, BMX, pista, errepidea eta BTT.
Matrikulazio epea zabaldu dute dagoeneko eta izena eman nahi dutenek hilaren 15a arte dute aukera, eskualdeko kiroldegietan. Ikasturte osoko kuota 120 eurokoa da, aurten, baina, modalitate bakarra egiteko aukera izango da eta horren prezioa 50 euroko da.
Hilero bat
Ikasturtea BTT modalitatearekin hasiko da eta hilero aldatzen joango dira ekainaren 30a arte. Astean bi saio egingo dira eta egunak ikasleekin hitz egingo dira. Horrez gain, hilero irteera bat eta lehiaketa batera irteera egingo dute.
Izena emateko oinarrizkoa ez da behar: bizikleta bat eta kaskoa. Gainontzeko materiala OTXEk utziko die gaztetxoei.
Irakasleak
Bederatzi irakasle arituko dira eskolak ematen: Mikel Astarloza eta Dorleta Eskamendi (errepidea), Arkaitz Iza eta Ane Santesteban (teknika eta mekanika), Gorka Agirrezabala eta Asier Maeztu (pista), Urko Munduate (BTT) eta Igor Eskudero eta Aritz Petrirena (BMX).
Errenteria-Oreretan du egoitza elkarteak baina Oiartzunen ere lokal bat izango duela jakinarazi dute. Eskualdeko lau udalez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko eta Gipuzkoako txirrindularitza federazioen babesa ere badu egitasmoak.
Informazio gehiago
www.otxe.org webgunean aurki daiteke.