Errefuxiatuak hartzeko sare bat antolatzea aztertzen ari dira, bakarrik gestionatuko dena.

Siria errefuxiatuak
Errefuxiatuen egoerari herrian zer erantzun eman eztabaidatu zuten atzo Reina aretoan egindako bileran. Ehun inguru herritarrek erantzun zioten udalak egindako deialdiari. Errefuxiatuak hartzeko sare bat antolatzea nahi dute, bakarrik gestionatuko dena.
Bilera horretan izan ziren Julen Mendoza alkatea eta Nagore Basurto Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Alboan izan zituzten SOS Arrazakeria eta Mugak-eko Peio Aierbe eta CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordeko Rosabel Argote.