Larunbatean izango da azoka, Zumardian, 10:00etatik 14:00etara.

I. Azoka ekologikoaren aurkezpenean Mikel Zendoia (Behemendi), Jose Cruz Legorburu (Ingurumen zinegotzia) eta Adrian Sanchez (Biolur)
Larunbatean azoka ekologikoa izango da Errenteria-Oreretan, aurten lehenengo aldiz. 19 ekoizleren lana eta ekoizpena aurrez aurre ezagutu, eta produktuak erosteko aukera izango dute 10:00etatik 14:00etara Gamon Zumardira hurbiltzen direnek.
Udalak, Behemendi eta Biolurrek antolatu dute. Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, azoka horretan egoteak esan nahi du ezaugarri berezi batzuk dituztela: ekologikoa eta etxean egindakoa. Horrez gain, ingurunea errespetatzen ekoiztu dituztela eta produktu toxiko, kimiko eta transgenikorik ez dutela erabili.
Era guztietako produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira, Adrian Sanchez Biolurreko ordezkariak: garaiko baratzeko produktuak, gazta, eztia, ogia, sagardoa, ardoa, marmelada… Salmenta zuzena egiten duten ekoizleak direla gaineratu du. Horrez gain, Biolurrek material didaktikoa eskainiko du ekoizleak sentsibilizatzeko. Izan ere, Errenteria-Oreretan egun ez da ekologikoan ekoizten duen baserritarrik.
Uztargiren esperientzia
Azokatik kanpo, Uztargi haurreskolaren esperientzia kontatuko dute, Txintxarri elkartean egingo duten hitzaldia. Janari ekologikoarekin egiten dituzte otorduak.
Udalak produktu ekologikoak sustatu nahi dituela nabarmendu du, “herritarrentzako osasungarri den heinean”.