Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Erraztasunak nagusi dira euskaltegietako aurtengo eskaintzan

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten matrikulaziorako landu duten kanpaina, Trintxerpeko alkateordetzan

olatz mitxelena
Pasaia
2015/09/10
Trintxerpeko alkateordetzan, atzo, euskaltegietako eskaintzaren aurkezpenean

Trintxerpeko alkateordetzan, atzo, euskaltegietako eskaintzaren aurkezpenean

Herriko euskaltegiek atzo arratsaldean aurkeztu zuten 2015-16 ikasturterako prestatu duten eskaintza. Matrikulazio kanpaian zabalik da Pasaiako euskaltegietan, eta gaurtik aurrera Igerufilms ekoiztetxearekin eta Strogoff diseinu eta komunikazio enpresarekin landu dituzten euskarriak zabaltzeari ekingo diote. Horiek guztiak aurkeztu zituzten atzo, Trintxerpeko alkateordetzan, kanpainarako propio landu dituzten spotetan parte hartu dutenetako asko –euskaltegietako ikasleak kasu askotan– bertan zirela. 2011. urteko euskararen plan estrategikoan jasotako proposamenak aurrera eramateko, AEK eta Pasaiako Udal Euskaltegia elkarrekin ari dira lanean azken urtetan, eta atzo ere, elkarrekin egin zuten ikasturterako eskaintzaren aurkezpena, udalaren laguntzaz. Euskara zinegotzi Miriam Canok eman zien sarrera euskaltegietako arduradunei, eta hauek azaldu zituzten aurtengo eskaintzaren berezitasunak. Nabarmendu zutenez, gazteentzako, gurasoentzako, langabetuentzako, nahiz merkatarientzako eskaintza berezituak dituzte aurten ere. Horrez gain, pasaitar askorentzat euskara ikastea doakoa izango dela esan zuten. Izan ere, ikastaroa doakoa izango da langabetuentzat, ikasleentzat, Pasaiako elkarteekin lanean diharduten entrenatzaileentzat eta monitoreentzat, 0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat eta merkatarientzat. Guztiei itzuliko zaie matrikularen %100, baldin eta ikastaroaren %85eko asistentzia betetzen badute, eta araudian zehazten diren baldintzak betetzen badituzte. Gainerako herritarrei matrikularen zenbatekoaren %75 itzuliko diete. GAZTEENTZAKO IKASTAROAK Ezaugarriak: Gazteen gogoko gaiak landuko dituzte, eta beraiek aukeratuko dituzte gaiak, tailerretan lantzeko. Astean bost ordu: 3 eskola ordu eta 2 tailer ordu. Urria-ekaina bitartekoa. Prezioa: 165 euro (orduko euro bat). B alditan ordaintzeko aukera (%50 azaroan eta %50 abenduan). Beka-sistema: asistentziaren %85 gainditzen duenari, matrikularen %100 itzuliko diote.   GURASOENTZAKO IKASTAROAK Ezaugarriak: Gurasoen intereseko gaiak lantzen dituzte eskoletan; haurrek ikastetxeetan lantzen dituzten abestu eta jolasak irakasten dizkiete, eta haurra eskolatua dagoen ikastetxean bertan egin daiteke ikastaroa, taldea sortzen bada. Astean sei-zortzi ordu: Astean bi edo hiru egunetan. Urria-ekaina bitartean. Prezioa: 153,11 euro. Beka-sistema: asistentziaren %85 gainditzen duenari, matrikularen %100 itzuliko diote. LANGABETUENTZAKO IKASTAROAK Egunean bost ordu eta astean lau eskola egun: astelehenetik ostegunera bitartean. Hiruhileko ikastaro trinkoan: Urria-abendua bitartekoa; urtarrila-martxoa bitartekoa, eta apirila-ekaina bitartekoa. Ikastaroa doan: ez da matrikularik ordaindu behar, baina asistentziaren %85 gainditzen ez duenak ikastaroa amaitu ondoren matrikula ordaindu beharko du (289 euro). MERKATARIENTZAKO  IKASTAROAK Ikastaroa online, dendan bertan: Astean lau ordu autoikaskuntza: dendariak, bere kabuz, dendan; astean ordu eta erdi mintzapraktika, euskaltegian, merkatarien taldea elkarrekin; astean ordubeteko tutoretza: irakaslea dendara joango da asteko lanak errepasatzera. Astean sei ordu eta erdi:  urria-ekaina bitartean. Ikastaroa doan izateko aukera: Prezioa: 116 euro. Beka-sistema: asistentziaren %85 gainditzen duenari, matrikularen %100 itzuliko diote.        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.