Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oraindik badira plazak musika eskolan izena eman nahi dutenentzat

Hilaren 23an hasiko dira eskolak lau barrutietan

olatz mitxelena
Pasaia
2015/09/10
Gaur aurkeztu dute musika eskolan aurtengo eskaintza

Gaur aurkeztu dute musika eskolan aurtengo eskaintza

Musikaren kultura plazaratu eta herria dinamizatu nahi du Pasaiako musika eskolak, eta bide horretan sakontzeko pasaitarrak eskolara gerturatzera animatu nahi dituzte eskolako arduradunek. Hala adierazi du eskolako zuzendari Gorka Mirandak gaur eguerdian Andonaegiko jauregian egin duten ikasturtearen aurkezpenean. Haren ondoan izan dira Miriam Cano kultura zinegotzi eta musika eskolako patronatuko presidentea eta Juanje Neira eskolako ekintzen koordinatzailea. Esan dutenez, oraindik ere badira plazak libre, eta interesatuei musika eskolarekin harremanetan jartzeko eskatu diete. Eskolaren eskaintza orokorraren berri eman du Gorka Mirandak, eta nabarmendu du “kontserbatorio” kontzeptua gainditu, eta musika eskolak, gaur egun, musika hezkuntza dinamikoa eskaini eta musikaren dimentsio soziala eta kulturala sustatzea duela xede. Iazko ekintzen balantzea Eragile oso garrantzitsua da Pasaian musika eskola. Neirak zehaztu duenez, iaz, eskolak bultzatutako 136 jarduera izan ziren udalerrian. Gaur egun 34 talde ditu musika eskolak, eta urtero jendetza biltzen dute eskolak antolatutako ekitaldietan. Nabarmentzekoak, Musikenekin elkarlanean urtero antolatzen duten Kamera Musika Astea eta ikasturte bukaeran antolatzen duten Musikaz Blai jaialdia. Europako musikari gazteen topaketa Ikasturte honetan erronka polita du aurretik Pasaiako musika eskolak. Donostia 2016k antolatutako Europako musikari gazteen topaketan parte hartuko du Pasaiak, bina egoitza eskainiz, bata Antxon, eta beste bat Trintxerpen. Gaur zehaztu dutenez, Pasaiak hamabi talde hartuko ditu guztira, sei Antxon eta beste sei Trintxerpen, eta horiekin elkarlanean herriko musikariak ariko dira. Maiatzean izango dira aipatu topaketak eta musika eskolan, jada, horiei begira ari dira. “Aukera oso interesgarria da guretzat eta oso ilusionatuta gaude”.        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.