Fanderiako igerilekua hilaren 14tik 27ra (biak barne) itxita egongo da, garbiketa eta mantentze lanengatik.

Beraungo igerilekuak
Udako irekieran izandako atzerapena dela eta, udalak ixteko epea ere luzatzea erabakiko du. Horrenbestez, Beraungo igerilekuak hilaren 20ra arte zabalik izango dira. Ordutegia mantendu egingo da, 11:00etatik 20:00etara.
Fanderiako igerilekuak
Hilaren 14tik 27ra (biak barne) itxita egongo da Fanderiako igerilekua garbiketa eta mantentze lanak direla eta. Igerilekua erabat hustu eta garbitu egingo dute, eta legionelosia prebenitzeko eta fumigatzeko lanak egingo dituzte. Baita ohiko lanak ere iturgintza eta igeltserotza arloan.
Horrez partez, Galtzarabordako kiroldegia erabili ahal izango da.