Ereintzak Eibarren kontra jokatuko du kanpoan, eta Touringek Anaitasuna ahartuko du etxean.
Errenteria Hiria txapelketa
Eskubaloiko Lehen Mailako denboraldia asteburu honetan jarriko da martxan; alegia, Ereintzak asteburu honetan jokatu du lehenengo partidua. Kanpora bidaiatu beharko du, Eibar taldearen kontra lehiatzera. Igandean izango da, 13:00etan, Ipurua kiroldegian.
Era berean, Euskadiko Kopan lehiatzen ari da. Bihar, Usurbilen kontra jokatuko du etxean. Lehenengo partidua galdu egin zuen 26-27 Bidasoa-Irunen kontra.
Touring, etxean
Ez da samurra izango denboraldiko lehen partidua Touringentzat, Anaitasunaren bisita jasoko baitu Fanderian. Hala ere, zaleen berotasunarekin hiru puntuak etxean gera daitezen saiatuko dira.