Udal euskaltegian nahiz Xenpelar AEK euskaltegietako matrikulazio epea zabalik da.

Euskararen Aholku Kontseiluko lantaldea
Udal euskaltegian nahiz Xenpelar AEK euskaltegietako matrikulazio epea zabalik da. Hori baliatuz, Euskararen Aholku Kontseiluaren lantaldeko ikastetxe, guraso elkarte eta euskaltegiek euskara ikastera animatu dituzte errenteriarrak.
Matrikulatzen direnek izango dituzten abantailak ere gogorarazi dituzte: ordutegi aukera, hainbat talde aukera, diru laguntzak. Aukera galtzen ez uzteko eta oraindik garaiz dela gaineratu dute.
Horretarako euskaltegietara jo daiteke: Udal euskaltegia (Migel Zabaleta 14, 943 44 96 80) edo AEK (Biteri 30, 943 34 02 33).