Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oiartzun eta Banyeres herriek osatutako diada

Kataluniako egun handian parte hartuko du oiartzuar lagun talde batek, Diadan; atzo abiatu ziren autobusez eta gaur Bartzelonan pasatuko dute eguna. Igandean dantza emanaldia eta Emarriren erakustaldia izango dira.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/09/11
Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Diadan izango da gaur oiartzuar talde bat, Kataluniako egun handian. Atzo abiatu zen autobus bat Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Ilusioarekin joan ziren. L’Arboç herrira (Tarragona, Herrialde Katalanak) ailegatu ziren atzo, eta Festaktua 2015 jaialdian egoteko aukera izan zuten butifarrada jatearekin batera. Hurrengo egunetarako asteburu biribila antolatu diete Kataluniako lagunek eta L’Arboçen, Banyeres del Penedesen (Tarragona) eta gaur Diadan izango dira, Bartzelonan. Goizean trenez abiatuko dira Bartzelona aldera, 50 minutu inguruko bidaia eginaz. Eguna bertan pasatuko dute eta arratsaldeko ekitaldia bukatuta itzuliko dira L’Arboçerara berriz ere. Behin egun handia pasata, lasai-lasai ibiliko dira inguruak ezagutzen. Igandean Banyeres del Penedesen izango den jaialditxoan parte hartuko dute. Hala nola, dantza emanaldia eskainiko dute oiartzuarrek eta Emarri taldeak harri tiratze saioa egingo du. Horrez gain, Oiartzungo sagardoa eta gazta dastatzeko aukera izango dute hango herritarrek, guztia trikitixa eta panderoak alaituta. Senidetza lantzeko aukera Oiartzungo eta Banyeres del Penedesko herritarren arteko lotura ulertzeko lau urte joan behar da atzera. 2011ko abuztuan, Carros De Foc mendi zeharkaldia egiten zebiltzala, Oiartzungo mendizale talde batek Banyeres del Penedesko beste lagun talde bat ezagutu zuen. Ordutik harremana ez dute galdu, eta bai hemendik eta bai handik bixitak ugariak izan dira: hango eta hemengo jaiak, produktuak elkartrukatzeko bidaiak, lagunartean egoteko aitzakian… Gure Esku Dago dinamikaren haritik ere harreman handia izan dute bi herrietakoek. Besteak beste, Oiartzunen izan dira Banyeres del Penedesko Draca eta Trabucaireak eta L’Arboçeko Bastonersak, baita Arbizuko giza katean eta Donostiako Anoetako ekitaldian. Bidaia hau Banyeres del Penedes eta Oiartzunen arteko senidetzaz hitz egiteko ere baliatuko dute: «Urte hauetan zehar harremanetan izandako bi lagun taldeek behin baino gehiagotan aipatu dugun gaia izan da». Agian, beraz, denbora epe batera bi herrirekin izango du senidetza Oiartzunek. Egitaraua Gaur, diana Bartzelonan Goiza. Adinez nagusiak direnek edo gurasoekin daudenek goizetik Bartzelonara joateko aukera izango dute trenez. Besteak goizez L’Arboçen izango dira jolasten, entseatzen… Bartzelonara. Eguerdian, edo Diadako antolatzaileak agintzen dutenean. Arratsaldean. Diadan parte hartzea. Dantza, musika… Ilunabarrean. L’Arboçera. Bihar Goiza. Adinez nagusiak direnek edo gurasoekin daudenek goizetik eguna libre hartzeko aukera izango dute. Besteak Banyeresko igerilekuan ibiliko dira. Arratsaldean. Igerilekura. Etzi, igandea 12:00etan. Dantza emanaldia eta Emarriren erakustaldia Banyeresko kultur etxearen aurrean. Arratsaldean. Bazkaldu eta gero etxera buelta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.