Txupinazoak egin du eztanda eta harekin batera hasi dira Santakrutzak Lezon.
Txupinazoak egin du eztanda eta harekin batera hasi dira Santakrutz Jaiak Lezon. Eñaut Alvarez ansorenak eta Araitz Hernandez Tolosak irakurri dute pregoia eta Alkate Txikiekin batera eta Murixka Dantza taldeko kideen agurrarekin nagusitu da jai giroa.
Aurretik bost egun luze eta 53 ekitaldi adin guztietako lezoarrek gozatzeko modukoak. Gaur danbor hotsak izango dira nagusi, eta gauerdian lezoar bat baino gehiago hunkituko da danborraden topaetarkin Gurutze Santuaren plazan. Izan ere, bat egingo dute plazan Allerru, Tiñelu, Ixkulin eta Altzate danborradek batera jotzeko.