Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Santakrutzak lehertuko dira gaur

Arratsaldeko zazpietako txupinazoarekin hasiko dira santakrutzak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/09/11
SantakrutzakOrdu batzuk baino ez dira falta  Lezon jai giroa nagusitzeko. Zazpietan egingo du eztanda jaiei hasiera emango dien txupinak, Eñaut Alvarez Ansorena eta Araitz Hernandez Tolosa Alkate Txikiek pregoia irakurri ostean. Murixkako dantzarien agurrak egingo die bost eguneko jaiei harrera aurten ere, eta 53 ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute lezoarrek. Gaur danborrada izango da nagusi. Urtero bezala, danbor hotsek beteko dituzte bazterrak 22:45ean hasita, eta gauerdian bilduko dira Altzate, Ixkulin, Tiñelu eta Allerruko danbor eta barril jotzaileak Gurutze Santuaren plazan. Une hunkaigarria da azken hori eta hamarnaka lezoar bilduko dira danbor hotsen ingurura. Marmitako Txapelketa Marmitako txapelketa izango da XVI. aldiz Saldise plazan eta nor baino nor ariko dira herriko elkarteak lehenengo postuaren bila. Igandean berriz, lezoarren artean tradizio bilakatu den desfilea izango da 12:00etan Lopenetik abiatuta. Asteburuko egitaraua: Gaur, ostirala
  • 19:00. Alkate Txikiek jaiei hasiera emango diete. Pregoia, txupinazoa eta Murixkako dantzarien agurra plazan. Segidan, Tomas Garbizu Musika ESkolako Bandak eta Munttar Txistulari taldeak Tomas Garbizuren Lezoko Herria ereserkia joko dute. Ondoren buruhandi eta erraldoein kalejira Munttar txistulari taldearekin.
  • 22:30. Berbena Modestorekin plazan.
  • 22:45. Danborradaren hasiera.
  • 00:00. Allerru, altzate, Ixkulin eta Tiñeluren helduen danborradaren topaketa  plazan.
  • 00:30. Berbenaren jarraipena.
  • 02:00. Karaokea plazan.
Bihar, larunbata
  • 10:00. Diana oarsoaldeko dultzaineroekin.
  • 11:00. XVI.Marmitako Txapelketaren hasiera Saldise plazan.
  • 11:00. Puzgarriak Lopene plazan.
  • 12:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira Bekoerrota kiroldegitik abiatuta, Munttar Txistulari taldeak lagunduta.
  • 12:30. VI. Muxiko eguna.
  • 14:30. XVI. Marmitako Txapelketaren bazkaria Andoni Ollokiegik alaituta Saldise plazan.
  • 16:30. Truck Txapelketa Tiñelu elkartean.
  • 17:00. Puzgarriak Lopene plazan.
  • 17:00. Muxikoak herrian zehar.
  • 18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira Bekoerrota kiroldegitik abiatuta, Munttar Txistulari taldeak lagunduta.
  • 18:30. Ingurutxo dantza plazan.
  • 19:30. Kale antzerkia. Orratx taldearen Kale Hop obra emanaldia plazan.
  • 22:30. DJ Iker plazan.
  • 23:00. Kontzertua Saldise plazan.
Etzi, igandea
  • 09:00. Plater tiraketa Arkaleko kantxan.
  • 10:00. Diana oarsoaldeko dultzaineroekin.
  • 12:00. Inude eta artzainen desfilea Lopenetik abiatuta.
  • 16:30. Poniak eta zezentxoak txikientzat.
  • 17:30. Joxetxo Etxandi XL. Oroitaldiko herri mailako pilota txapelketaren finalak Goiko Plazan. (Eguraldi txarrarekin, Bekoerrota kiroldegian).
  • 19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira Bekoerrota kiroldegitik abiatuta, Munttar Txistulari taldeak lagunduta.
  • 19:30.Gurutze Santuaren bezperak.
  • 20:00. Erromeria Haitzama taldearekin plazan.
  • 22:00. Zezen suzkoa plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.