Urriaren 25ean izango da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren barruko saioa, Fanderian.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren aurkezpena
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako bertso saio bat Errenteria-Oreretan izango da. Hain zuzen, urriaren 25ean izango da, 17:30ean, Fanderiako pilotalekuan. Oraindik ez dira ezagutzen bertan izango diren bertsolari guztiak, baina bi bai: Beñat Gaztelumendi eta Jon Martin. Horiek dagoeneko sailkatuta daude.
Igande honetan, Beasainen abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa.