Marea arrosa Donostiatik herrira joan zen atzo arratsaldean, arraunlariei harrera beroa egitera
Donostiako kaian, banderaren garaipena ospatuz
Zoratzen daude Donibaneko zaleak. Neskek bigarren urtez jarraian irabazi dute Kontxa, merezimendu osoz, eta sanjuandarrak harro daudela erakutsi eta arraunlariekin batera ospatu zuten atzo garaipena.
Donostiako kaian egin zieten lehen harrera, eta estropada bukatu eta handik gutxira. Arrosen festa, ordea, arratsaldean lehertu zen, herrian, arraunlariak udaletxe zaharrera igotzearekin bat.
Jendetza bildu zen Santiago plazan, arraunlariak udaletxe zaharrean bandera astindu bitartean, haien ahalegina eskertu eta garaipena ospatzera.
Mutilen lana ere eskertu zuten zaleek. Estropada bikaina egin zuten atzo
Erreka-koek, eta haientzat ere izan zen esker ona.
[nggallery id=137]