Kontxan hasitako festak, Errenteria-Oreretan izan du jarraipena, eta herritarren harrera beroa jaso dute arraunlariek.

Hibaikari egindako harrera, Herriko plazan. Argazkiak: Hibaika
Kontxako bandera herrira ekartzerik izan ez zuten arren, Hibaikako arraunlariek herritarrengandik esker ona besterik ez dute jaso. Egindako ahalegina eta lan bikaina txalotu dute herritarrek, eta bandera ez ekartzearena bigarren tokian geratu da.
Hala, Kontxako etxeko lanak ondo eginda, ospatzea besterik ez zitzaien geratu neskei, eta jarraipena Errenteria-Oreretan izan zuen. Alabergan hasi zen festa, eta hortik abiatuta, Herriko Plazaraino joan ziren kalejiran, trikitilarien doinu artean. Kamiseta beltzak soinean eta zapi gorriak lepoan marea beltzak hartu zituen erdialdeko kaleak.
Herriko Plazan argazki erraldoia atera zuten.