Hilaren 25a arte eman daiteke izena; aurtengo egoitza Landetxeko gaztetxea izango da.
Irudian, Kuadrillategikoak Zarautzera egindako txangoan
Hilaren 25a arte Oiartzungo Kuadrillategin izena eman daiteke. Aste honetan Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Institutuko DBH 1. eta 2. mailako ikasleei aurkeztuko diete egitasmoa Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko hezitzaileek eta aurkezpen horietan banatuko dizkiete izena emateko orriak.
Dena den, kanpoan ikasten duen oiartzuarren batek izena eman nahiko balu, Euskara zerbitzura jo behar du, Fermiñene etxeko beheko solairura.
Landetxeko gaztetxea izango da aurten Kuadrillategiren egoitza. Gaztetxoek euren proposatutako ekintzak egingo dituzte, astean behin elkartuko dira.