Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

San Juan, historia egiten

Bigarrenez jarraian Kontxa irabazi dute San Juango emakumeek. Historia egin dute. Baina Hibaika ez dute urrun izan.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2015/09/14
San Juango mutilak, neskei ohore egiten, atzo portuan

San Juango mutilak, neskei ohore egiten, atzo portuan

Bigarrenez jarraian Kontxa ekarri dute herrira San Juango arraunlariek, batelerek. Historia, letra handiekin. Bi igandetako estropadak irabazita, gainera, iritsi da Donibanera emakumeen estropada preziatuena, baina estu. Horrek balio handiagoa ematen dio garaipenari, jakinda gainera Donostiako estropada eremuko lehen kaletik irten zirela arrosak, teorian, atzoko kalerik eskasena. Bandera eskuan, portuko arrapalan jaso zuten harrera egoeraren araberakoa izan zen, handia. Arrosa zen Donostia atzo, irribarrez betetako arrosa, garaipenaren arrosa. Eta arratsaldean herrian jaso zuten harrera sekulakoa izan zen, lehenik desfilea egiten, ondoren arraun taldearen egoitzan, azkenik bete-bete zegoen plazan. Hibaika, atzo ere, ez zuen urrun izan San Juanek. Oso ona errenteriarren Kontxa, borrokaz betea, esfortzuz eta izerdiz gainezka. Oso kontuan hartzekoa izan da Madalen ontziak egindako lana, iazko sailkapena, besteak beste, hobetu dutelako Hibaikakoek Zumaia indartsua atzean utziz. Eta errenteriarrek ere merezitako harrera izan zuten herrian. Jarrai dezatela horrela, garaipenak gutxi barru iritsiko direlako. Gizonak, ondo San Pedro eta San Juan gaizki deituriko kontsolazio txandan atera ziren atzo. Txanda horretan San Juan izan zen garaile, bigarren San Pedro. Hau da, bakoitzak bere helburuak beteta bukatu zuten 2015eko Kontxa. Merituzkoa ere bi traineruen lana. Orain, asteburuan, San Miguel Ligako azken bi estropadak izango dituzte pasaitarrek. Eta banderari begira, Hondarribiak azkenean ezin Urdaibairekin. Kontxa ez irabazteak ez du lausotu behar berdeen sasoi handia. Emakumeen denborak
  • Lehen jardunaldia: San Juan 10:36; Hibaika 10:38; Zumaia 10:39; Orio 10:49.
  • Bigarren jardunaldia: San Juan 10:38; Hibaika 10:40; Zumaia 10:44; Orio 10:57.
  • Denbora metatua: San Juan 21:15; Hibaika 21:18; Zumaia 21:23; Orio 21:46.
Gizonen denborak
  • Lehen jardunaldia: Hondarribia 19:12; Urdaibai 19:14; Orio 19:27; Kaiku 19:28; San Juan 19:35; Tiran 19:42; San Pedro 19:49; Donostiarra 20:13.
  • Bigarren  jardunaldia: Urdaibai 19:20; Hondarribia 19:27; Orio 19:27; Kaiku 19:27; San Juan 19:41; San Pedro 19:50; Tiran 20:09; Donostiarra 20:24.
  • Denbora metatua: Urdaibai 38:35; Hondarribia 38:40; Orio 38:54; Kaiku 38:56; San Juan 39:16; San Pedro 39:39; Tiran 39:51; Donostiarra 40:38.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.