Santakrutzen egun handian Tartekoen, Arrantzaleen eta Irrizaleen bazkariak nagusi
Santakrutz Jaien egun nagusia da gaur. Kuadrilla arteko bazkariak izango dira protagonista.Tartekoak eta Arrantzaleak kaleak girotzen ari dira orain. Tartekoek 14:30ean dute bazkaria Saldisen eta Arrantzaleek 15:00etan Bekoerrotan.Hirugarren bazkaria, Irrizaleena,Markesenen izan behar zuen baina eguraldia dela eta, Tiñelun egingo dute. Apar festa ere ez da faltako arratsaldean txikienei begira. Josetxo Etxandi Oroitaldiko partidak ere gaur jokatuko dira.
Bi egun dituzte oraindik lezoarrek aurretik gozatzen jarraitzeko.