Aurten laugarrenez Arditurriko Bide Berdearen Eguna izango da igandean, hilak 20. Ekitaldi nagusia bizikleta martxa izango da. Oiartzundik 10:00etan abiatuko da
Arditurri
Aurten laugarrenez Arditurriko Bide Berdearen Eguna izango da igandean, hilak 20. Ekitaldi nagusia bizikleta martxa izango da: lau herritatik abiatuko da, Oiartzungo Doneztebe plazatik (10:00etan), Errenteria-Oreretako Gamon Zumarditik, Lezoko Bekoerrota kiroldegitik, Antxoko pilotalekutik eta Donostiako Alderdi Ederretik. Guztiek Bide Berdea hartuko dute eta Arditurriraino joango dira.
Ibilbidearen zailtasun maila erraza denez, adin guztientzako egokia da. Beharrezkoa da kaskoa eramatea eta argia eramatea gomendatzen dute.
Mugikortasun Astean barruan
Arditurriko Bide Berdearen Eguna Mugikortasunaren Astearen garai berean egiten da. Hori horrela, Arditurriko meategietara autorik erabili gabe herri ugarietatik hurbiltzeko aukera bultzatu nahi dute Arditurriko Parketxetik.
Arditurrin bertan bizikleta gordailu zerbitzua jarriko dute eta bizikletaz joaten direnek hamaiketakoa doan izango dute. Behin helmugara iritsitan, hainbat ekintza izango dira: meategira bisita gidatuak prezio murriztuan, seg-way zirkuitua, herri kirolak, zinta karrerak…