Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizikleta festa egingo dute mugikortasunaren astea dela eta

Ostiralean izango da, bi deialdirekin: 11:00etan eta 12:00etan, Biteritik.

Aizpea Amas
Errenteria-Orereta
2015/09/15
Mugikortasunaren Asteko aurkezpenean Jose Cruz Legorburu eta Jon Txasko.

Mugikortasunaren Asteko aurkezpenean Jose Cruz Legorburu eta Jon Txasko.

Errenteriako Udalak bat egin du Europako Mugikortasun Astearekin, eta larunbatera begira, Bizikleta festa egingo dute, laugarrenez. Bi deialdi egin dituzte: 11:00etan, 2006etik aurrera jaiotakoentzat eta 12:00etan, helduagoentzat. Edonola ere, ekitaldia haurrei izan ezik gurasoei eta bestelakoei ere  irekia dagoela gogorarazi dute Jon Txasko Trafiko zinegotziak eta Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak. Ibilbidea Biterin hasi eta bukatuko dute, eta bidean, Tulle, Fanderia eta handik Alabergaraino joango dira. Kaskoa eraman behar dela gogorarazi du Txaskok. Aurtengo leloa Aukeratu. Aldatu. Konbinatu da, eta horren bidez, herritarrei igorri nahi dieten mezua da egunerokoan autoa etxean utzi eta beste garraiobideak erabiltzea, “garraiobide mota ezberdinak aukeratu, aldatu eta konbinatuz: bizikleta, garraio publikoa edo oinez ibiltzea. Bizikleta aparkalekua eta erregistroa, berritasunak Bizikleta erabiltzen duten herritarrek bi berritasun izango dituzte laster. Batetik, bizikleta erregistro bat osatu nahi du udalak segurtasun irizpideak direla eta, eta horretarako Udaltzaingoan eman daitezke datuak, eta honakoak dira: izen abizenak; NAN; helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa; bizikletaren serie zenbakia, bizikletaren marka, modeloa eta kolorea; eta argazki digitala. Bestetik, herrian bizikletak aparkatzeko tokiak jartzen ari da udala, eta horietako bat Alhondigan kokatuko da. Estalitako eta zaindutako gune bat izango da eta hogei bizikletentzako tokia egongo da. Horretarako bi baldintza bete beharko dira: bizikleta erregistratua egotea eta emango zaien pegatina jarrita edukitzea koadroaren gaineko barran. Ez da bizikletak gordetzeko toki bat, aparkatzeko baizik, eta horregatik, gehienez lau egunez eduki ahal izango da txirrindua. Horrekin herritarrek garraiobide hau erabiltzea sustatu nahi dute. Gainera, kontuan hartuta, Topo geltokiaren ondoan dagoela, aurtengo Mugikortasun Astearen leloak dioen konbinaketa egin ahal izango dute erabiltzaileek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.