Haur zein helduei zuzenduta daude eta irailetik ekaina bitarte iraungo du ikasturteak. Astearte eta ostegunetan izango dira klaseak.
Honbuko kirolariak
Honbu klubak Kenpo-Kai klaseak emango ditu aurten ere Elorsoro kiroldegian. Haur zein helduei zuzenduta daude eta irailetik ekaina bitarte iraungo du ikasturteak.
Klaseak astearte eta ostegunetan izango dira, hainbat ordutegitan: 13:00etatik 14:00etara helduen taldea izango da. 17:00etatik 18:00etara benjamin taldea; 18:00etatik 19:00etara haur taldea; 19:00etatik 20:00etara kadete eta gazte taldea; 19:45etatik 20:45era helduen taldea Tatami handian eta 20:45etatik 21:45era helduen taldea Tatami handian.
Hasiberrientzat eta perfekzionatu nahi dutenek irakasle hauek izango dituzte bidelagun: Vidal Maisua (gerriko beltza 8. Dan), Pili Martinez Maisua (gerriko beltza 6. Dan), Gorka Osa Shihan-a (gerriko beltza 5. Dan) eta Alain Isasa Sensei-a (gerriko beltza 3. Dan).
Izena emateko edota informazio gehiagorako Elorsoro kiroldegira bertara jo daiteke edo 656 75 97 04 zenbakira deitu.